Berria.info

Astelehena, 2012ko maiatzak 21 - 14:10

AGENDA;2010-07-20;Euskal diasporara bidaia. Euskal diasporan egon eta gero, hiru gaztek dokumental bat egin dute: 'Euskal Herria hortik hara'

Euskal diasporara bidaia

Euskal diasporan egon eta gero, hiru gaztek dokumental bat egin dute: 'Euskal Herria hortik hara'

A. G.

Donostia

Hiru gazte euskal diasporaren lurraldetan ibili dira: Quebec, Kalifornia, Venezuela, Argentina eta Uruguai. Bidaia horren ondorioz, dokumental bat egin dute. Ameriketan euskal kulturaren garapena aztertzen da dokumentalean, gazteen ikuspuntua oinarri izanik. Geroari eta gazteriari itzulia den proiektua da, gazteak eta populazioak euskal kulturarekiko duten harremana erakusten du dokumentalak.

Filmaren emanaldia Euskaldunen Atzerriratzea erakusketaren inguruan antolatu dute, Royal zinema eta Eusko Ikaskuntzaren eskutik. Erakusketa horretan, Kepa Etchandyk, Baionako argazkilariak, osaba baten aztarnak aurkitzen ditu Miramaren, Buenos Airesko lurraldean. Ondorioz, bere ikerketa egiten du, Amerikanoek utzitako aztarnei buruz. Hala deitzen zitzaien Ameriketatik sartu ziren euskaldunak, batzuentzat aberasturik. Gutxi izan ziren Euskal Herrira itzuli zirenak, baina haien itzulerak eragin psikologiko handia utzi zuen Amerikarraren mitoa garatuz.

Filma euskaraz da, eta frantsesezko azpidatziak ditu. Filmaren ostean, Euskaldunen emigrazioa Ameriketarat gaia izango duen mahai-inguru bat egingo dute aretoan. Elebiduna izango da, eta bat-bateko itzulpena egongo da.

'EUSKAL HERRIA HORTIK HARA'

Noiz. Gaur, 21:00etan

Non. Miarritzen, Royal zineman.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia