Berria.info

Astelehena, 2012ko maiatzak 21 - 14:09

AGENDA;2010-07-14;KOMUNIKAZIOA. Aldudarrak Bideok Klipklap bideo lehiaketa antolatu du Interneten. 'Zure euskarazko telebista gaur egun?' da gai nagusietako bat, baina norberak ere aukera dezake gaia

Aldudarrak Bideok Klipklap bideo lehiaketa antolatu du Interneten

'Zure euskarazko telebista gaur egun?' da gai nagusietako bat, baina norberak ere aukera dezake gaia

Amaia Garcia.

Donostia

Kanaldude euskarazko herri telebistaren ekoizlea da Aldudarrak Bideo. Eta Klipklap bideo lehiaketa antolatu du. Lehiaketa guztiei irekia da, eta lanak uztailaren 15etik irailaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Publizitate, fikzio, dokumental edo erreportaje motako lana aurkeztu behar da lehiaketan, eta bost minutuko iraupena izan beharko du. Sakelako telefonoarekin, argazki kamerarekin, bideo kamerarekin edo beste tresna batekin egindako bideoak aurkez daitezke lehiaketan, eta ez da beharrezkoa profesionala izatea. Gai nagusietako bat Zure euskarazko telebista gaur egun? da, baina norberak nahi duen gaia ere aukera dezake.

Bideo hauek bete behar duten baldintza bakarra hizkuntzari dagokio: euskaraz izan behar dira. Hala ez bada, euskarazko azpidatziak eduki beharko ditu bideoak.

DVD edo CD batean kopiatu eta Aldudarrak Bideok Arrosako plaza nagusian duen egoitzara bidali behar dira lanak.

Bidalitako bideo guztiak www.kanaldude.org webgunean ikusteko aukera izango da. Hiru sari nagusi izango dira; bakoitza publikoaren eta epaimahaiaren sariak izango dira. Bideoak Euskal Herriko lekuren batera joateko bidaiarekin sarituko dira.

Sari banaketa Festirudin izango da, urriaren 2rako eta 3rako Aldudarrak Bideok Arrosan antolatuko duen jaialdian. Jaialdi horretan euskarazko telebisten inguruko hitzaldiak egongo dira eta telebistarekin harremana duten hainbat ekitaldi.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia