Berria.info

Astelehena, 2012ko maiatzak 21 - 14:04

AGENDA;2010-07-01;KOMUNIKAZIOA. Irlen sarea. GOihartzuna

GOihartzuna

Irlen sarea

Gorka Julio

Aurrekoan greba.euskalherrian.info ekimenaz hitz egin genuen. Ekimen horrek Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebaren jarraipen herritarra egitea zuen helburu. Behin greba igaro ondoren, datuak izaten dira garrantzitsuak. Sindikatuek aipatutako %70-%75aren eta gobernuek aipatutako %25-%30aren artean tarte handia dago.

Datu hauei begiratuta jarraipen nagusia aipatutako ekimenaren bidez egin zenez, bertako datuak oso adierazgarriak dira. Bertan parte hartu zutenek 52 kronika edo mezu sortu zituzten. Webguneak egun horretan 15.365 orrialde ikusi izan zituen, bakarrik azken eguneko datuak begiratuta. Bertan sortutako Android sakelako telefonoentzako aplikazioa 108 aldiz jaitsi zuten.

Bideoari dagokionez, GOtb (http://greba.euskalherrian.info/?page_id=6) izan zen komunikazio tresna nagusia egun horretan. Bertan, egunean zehar jendeak zuzenean sakelako telefonoen bidez bidaltzen zuen Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan gertatzen zena. 40 zuzeneko bideo bidali ziren. Bizkaiko manifestazioen berri eta Donostiako manifestazioaren jarraipen ia osoa ikusteko aukera izan zen zuzeneko bideo horiei esker. Egunean zehar 30-50 ikusle izan zituen momentu berean telebista ikusten, baina gauean 100-120 ikuslera igo zen zenbakia. Horren arrazoia, gauean egindako albistegia izan zelarik.

Baina, horretaz gain, beste hainbat pertsona eta hedabidek ere jarraipen handia egin zuten greba orokorraren inguruan. Googlen bilaketa sinple bat egiten badugu, bakarrik greba orokorra bilatuz eta azken aste hau kontutan hartuz, 69.000 emaitza inguru agertzen dira. Blogetan, aldiz, 160 mezu inguru idatzi ziren egun horietan. Argazkiak 650etik gora jarri ziren, kontuan hartu gabe Flickr-etik kanpo jendeak jarri zituenak. Bideoak ere 50etik gora izan dira, YouTube (http://youtube.com), EuskalTube (http://euskaltube.com) eta halako atarietan.

Hala ere, egun horretan informazioa zabaltzeko tresna nagusia Twitter (http://twitter.com) izan zen. Twitterrek mezu laburrak bidaltzeko ematen duen aukerari esker, une oro hainbat tokitan gertatutakoaren berri izan genuen gertatzen ari zen denbora errealean. Herritarren aldetik inoiz baino informazio gehiago sortu den era honetako ekitaldia, ia dudarik gabe.

gorka@teketen.com

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia