Beti izan gara krisian
Irlen sarea
Gorka Julio
Euskaldunak beti izan gara krisian. Proiektuak sortzeko diru askorik gabe, baina beti nola edo hala atera gara aurrera. Hori esaten zuten lagun batzuek, Zuzeu.com-en urteurrena ospatzeko bideo bat grabatzen ari ginenean. Batzuek krisian gauza berriak sortzeko garaia dela diote, aldaketa garaia. Lanik gabe gelditu den familiak ez du berdina esango, baina egia da buruari buelta asko emateko uneak direla. Etengabeko krisian bagaude, beti zerbait berria asmatzen egon behar.
Egunkaria auziaren absoluzioak Interneten mila eragin izan ditu. Twitterren gehien erabilitako hitzen artean dago #egunkaria etiketa, Berria.info-k 30.000 bisitari izan ditu, egindako zuzeneko emisioan momentu berean 333 ikusle izatera iritsi da, beste hedabide, blog eta sare sozialetan absoluzioaren berria zabaltzeaz gain, agenda publikoan ere eragina izatea lortu dute. Dena Egunkaria-ren inguruan sostengua adierazi duten pertsona, langile, langile ohi, kolaboratzaile, talde, enpresa eta abarrei esker.
Egunkaria-k ordezkatzen zuen proiektua betiko krisi horren adierazle garbia da. Batzuetan krisiak ez dira ekonomikoak soilik eta bere garaian Egunkaria-ren inguruan zegoen proiektuak forma berri bat hartu behar izan zuen; ondoren
Hasieran aipatu dut, baina Zuzeu.com albistari digitalak, bere burua Internetzaleon albistari horizontaltzat duenak, urte bat bete du. Zailtasun ekonomikoak izan baditu ere, sartu den publizitate apurrarekin eta bere bultzaitzaileen laguntzarekin hor dagoen erreferente berri bat. Bere inguruan komunitate parte-hartzaile bat biltzea lortu duena. Beste eredu bat, beste saiakera bat.
Hor dira ere Sustatu.com zaharberritua. Aspaldiko erreferentzia teknologiko bat. Baita Zabaldu.com ere, denon artean bozken bidez egindako hedabide soziala. Oraindik hor dago, Indymedia Euskal Herria, askorentzat erreferente izan zena. Eta hor dira ere, gure mila blogak, inoiz baino euskarazko sorkuntza gehiagorekin.
Beti izan gara krisian, beti aldatzen, beti berritzen, baina inoiz ez geldirik. Zorionak guztioi.
gorka@teketen.com
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
