Berria.info

Astelehena, 2012ko maiatzak 21 - 13:49

AGENDA;2010-04-14;KOMUNIKAZIOA. 'Berria.info'-k herenegun 30.000 bisita, inoiz baino gehiago. Arrakasta handia izan zuen 'Egunkaria'-ren absoluzioa jakin zen egunean; batez bestekoaren bikoitza

'Berria.info'-k herenegun 30.000 bisita, inoiz baino gehiago

Arrakasta handia izan zuen 'Egunkaria'-ren absoluzioa jakin zen egunean; batez bestekoaren bikoitza

Urtzi Urkizu.

Donostia

Berria.info-k herenegun izan zuen orain arteko bisitari gehien, Egunkaria ixteko auziari buruzko absoluzioa jakin zen egunean: 29.982 lagunak bisitatu zuten. BERRIAren atariaren astegunetako bisitarien batez bestekoa 15.000koa da gaur egun; kopurua bikoiztu egin zen, beraz.

Herenegun arte Egunkaria-ren kontrako epaiketako aurreneko egunekoa zuen marka Berria. info-k, iazko abenduaren 15ekoa: 22.208 bisitari.

Ikusitako orri kopuruari dagokionez, 62.943 orri ikusi ziren astelehenean. Astegunetako batez bestekoa 41.500ekoa da.

Berria TB atzo zuzenean

Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria auziko auzipetuek atzo Andoainen Martin Ugalde kultur parkean agerraldia egin zutela eta, BERRIATBk ordu eta erdiko zuzeneko saioa egin zuen.

Lehendabizi, auziaren ibilbidea jasotzen duen bideo erreportajea eman zuen; gero, auzipetuen prentsaurrekoa; eta, bukatzeko, hauek elkarrizketatu zituen: Lorea Agirre Egunkaria-ko kazetari ohi eta Gezurra ari du liburuaren egilea, Martxelo Otamendi auzipetu eta BERRIAko zuzendaria, Xabier Mendiguren Bereziartu Kontseiluko idazkari nagusia, Imanol Murua Uria Egunkaria-ko kazetari ohi eta epaiketako lekukoa, Pello Urzelai Egunkaria-ko kazetari ohi eta BERRIAko Politika saileko burua eta Joanmari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria.

Saioa BERRIATBren zuzeneko emanaldietako orain arteko arrakastatsuena izan da. Une batez, 330 lagun ikusten izan ziren; orduan jo zuen goia. Atzo erabilitako programa motagatik ezin da jakin zenbat lagunek ikusi zuten saioa. Imanol Murua Uriak Loiolako hegiak liburua Martin Ugalde foroan aurkeztu zuenean, 200 lagun izan ziren ikusten une batez -inoiz baino gehiago-, eta, guztira, ia bi mila bisitari izan zituen. Atzokoa berria.info/egunkaria/egunkariatb.php-n ikus daiteke.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia