Berria.info

Astelehena, 2012ko maiatzak 21 - 13:38

AGENDA;2010-02-18;KOMUNIKAZIOA. Irlen sarea. Nerabeak eta Interneteko sare sozialak

Nerabeak eta Interneteko sare sozialak

Irlen sarea

Gorka Julio

Hedabideetan Interneteko sare sozialak eta nerabeak aipatzen direnean, beldurra sartzeko besterik ez da izaten. Gaiak gehienetan pederastak, liskarrak, erasoak... izan ohi dira. Baina zer egiten dute ba gazte hauek Interneten? Non ibiltzen dira? Zein dira haien lagun sareak?

Gehienek Messengerra erabiltzen dute beren artean mezu bidez komunikatzeko. Sare sozialen artean Tuenti da nagusi. Adina aurrera joan ahala, Facebook ere erabiltzen hasten dira, hurrengo pausoa balitz bezala.

Bi tresna mota dira, eta lehenengoan beraien sarea batez ere egunero edo oso maiztasuna handiarekin kontaktatzen dituzten pertsonak izaten dira. Tuenti, Facebook eta halako sareetan, aldiz, kontaktu horiez gain, beren bizitzako beste hainbat arlotako kontaktuak dituzte. Hau da kirol, aisialdi, eskolaz kanpoko taldeetako jendea eta beren lagunen lagunak, adibidez. Normalean, kontaktu gehiago kudeatzeko aukera ematen die eta, beraz, bere interesekin bat datozen pertsonak errazago aurkitzeko aukera.

Gehienbat, komunikatzeko erabiltzen dituzte. Hiperkomunikatuak bizi direla esan daiteke. Orain, inoiz baino gehiago, beren lagun eta ezagunek egiten dutena ezagutzen dute. Beren bizitzaren parte batzuk zabaltzea erabakitzen dute, argazkiak, bideoak... eta, batez ere, era ludikoan erabiltzen dituzte tresna hauek. Era berean, lanak egiteko edota informazioa trukatzeko ere erabiltzen dituzte. Hau da, norbaiti harrigarria irudituko zaio, baina ez dituzte lagun berri asko egiten. Normalean, sare hauek bere bizitza errealeko sareetako lagun eta ezagunak izaten dira.

Pribatutasuna eskubide bat denez, hori gauzatzeko ezagutzak izatea gomendagarria litzateke. Hasieran eta askotan ondoren ere balio lehenetsiekin konformatzen dira. Nahiago izaten dutelako zenbait gauza publiko egin. Hala ere, praktikaren bidez ederki asko ikasten dute eta kasu askotan ez dugu ezer izango haiei irakasteko; beraiek ondo dakite, esperimentatu ostean, zer eta zenekin partekatu nahi duten.

Entzuten diren gauza beldurgarri gehienek, beraz, ez dute zentzu handiegirik. Salbuespenak orokortzen saiatzen direlako. Eta, era berean, enpresa pribatu handi gutxi batzuen eskuetan informazio hori guztia jartzea inor gutxiri inporta zaio. Horretaz beraiek ez dira arduratuko.

gorka@teketen.com

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia