Berria.info

Larunbata, 2013ko maiatzak 25 - 15:02

agenda;2009-10-20;30 saio entzun eta jaisteko aukera eskainiko du Arrosa sareak Interneten

30 saio entzun eta jaisteko aukera eskainiko du Arrosa sareak Interneten

U.U.

Donostia

Interneteko gunean izango du Arrosa sareak 2009-2010eko denboraldiko berrikuntza nabarmenena: irratiek trukerako jarriko dituzten 30 irratsaioak entzuleek entzun, ordenagailura ekarri eta sindikatzeko aukera izango dute. Hartara, euskaraz irratsaio gehien eskaintzen duen webgunea bilakatuko da www.arrosasarea.org. Berrikuntza horrekin, Euskal Herriko herri edo eskualdeetan sortzen dituzten saioak nork bere etxean Internet bidez entzuteko aukera izango da. Irratien webguneetako euskarazko albisteak eta irrati batzuen zuzeneko emanaldiak ere eskura izango ditu erabiltzaileak.

Audioen truke kopurua handitu egin du denboraldi honetan Arrosak. Hogeita hamar irratsaio trukatuko dituzte irratien artean denboraldiaren hasiera honetan. Aurreneko aldiz, Antxeta irratiak eta Koskak euren irratsaioak eskainiko dituzte beste irratientzat.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia