Berria.info

Osteguna, 2012ko maiatzak 17 - 02:10

agenda;2009-07-02;Pello Sarasola programazio buru ohia, ETBra itzultzeko negoziatzen. Edurne Ormazabal Eitbnet-eko zuzendaria izango da, eta Jose Angel Quintanilla, EITBko Gestio Korporatibokoa

Pello Sarasola programazio buru ohia, ETBra itzultzeko negoziatzen

Edurne Ormazabal Eitbnet-eko zuzendaria izango da, eta Jose Angel Quintanilla, EITBko Gestio Korporatibokoa

U. U.

Donostia

1995etik 2005era ETBko programazio zuzendaria izan zen Pello Sarasola ETBra itzultzekotan da. Asteak dira EITBko zuzendaritza berria eta Sarasola negoziatzen ari direla, baina oraindik ez dute akordioa itxi. 2005ean Antena3ek fitxatu zuen Sarasola, kate horretako programazioa gidatzeko. Sarasola soziologoa da, eta 1989. urtean hasi zen ETBn lanean.

Bestalde, EITBko Gestio Korporatiboko zuzendari kargua Jose Angel Quintanillak beteko du aurrerantzean. Quintanilla EHUko gerente izandakoa da, eta Herri Kontuen Epaitegiko auditoreburu izana da. EITBn lehendik ardura postuetan egon eta zuzendaritza berriarekin ardurarekin jarraituko duen bakarra Edurne Ormazabal da. EITBnet Interneteko guneko zuzendari kargua beteko du Ormazabalek. Gazteako koordinatzaile hainbat urtez aritu da Ormazabal, eta, azkeneko hilabeteetan, EITBko webguneko kanal temartikoen arduraduna izan da.

EITBko zuzendaritza karguetan ariko den beste bat Patxi Arratibel da, Estrategia eta Kanpoko Harremanen zuzendari gisa. Arratibelek Radio Euskadin, Eusko Jaurlaritzak, foru aldundietan eta MCCn egin du lan.

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia