Dokumentalak, telesailak eta filmak euskaraz ikusteko weba sortu dute
Ikus-entzunezkoak euskara hutsean eta sarean ikusteko webgune bakarra da 'ikusezazu.com'
Erredakzioa.
Badira Interneten telesailak, filmak, dokumentalak eta ikus-entzunezko bestelako hainbat produkzio ikusi ahal izateko webguneak. Orain arte, ordea, ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez-eta abar ikusi behar izaten ziren. Aurrerantzean, euskaraz ere izango da zer ikusi. Hain zuzen ere, euskara hutsean film, telesail eta dokumentalak ikusteko aukera ematen duen webgune bat sortu dute: www.ikusezazu.com.
Hainbat urtetako biltze lanari esker, otsailean jarri zuten martxan bideo webgunea. Orain 321 bideo inguru daude bertan jarrita, eta webgunearen kudeatzaileak, Ikusezazu Elkarteak, euskarara itzulitako mila bideotik gora argitaratu nahi ditu udarako.
Iritzia emateko foroa
Ikusezazu.com doako kultur zerbitzua dela diote elkarteko kideek. Webgunean dauden bideo guztiak sarean ikusi edo deskargatu daitezke. Bestalde, ikusitako lanei buruzko iritziak emateko aukera ere badago, horretarako prestatu duten foroan. Internetek ematen dituen abantailei esker, nahi duen guztiak eta nahi duen lekutik ekarpenak egin diezaizkioke webguneari.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
