Amodioaren arazoak agerian
'Putzuak lehortzen/Secando charcos' antzezlana da Agerre Teatro taldearen eskaintza DFerian
Miren Mindegia
DonostiaMaite Agerrek idatzi eta Garbi Losadak zuzendutako antzezlan bat izango da gaur Donostiako Antzoki Zaharrean, DFeriaren harira: Putzuak lehortzen/Secando charcos.
Oholtza gainean, Agerre Teatro taldekoek antzeztuko dute lana: Maite Agerre, Ander Lipus, Erik Probenza eta Ines Martinez de Iturrate.
Putzuak Lehortzen/Secando charcos obrak amodioaz hitz egiten du. Bi protagonista nagusiek, Ramon eta Ramonak, 40 urte pasatxo dituzte, eta bikotea dira. 18 urte daramate jada elkarrekin eta, orain, bakoitzaren desioak, helburuak eta amodioak agerian geratuko dira.
Bikoteak etorkizunari buruzko erabakiak hartu beharko ditu, eta, horretarako, iraganean zituzten ametsak gogoratuko dituzte.
Erik Probenza eta Ines Martinez de Iturrate antzezlek jokatuko dituzte Ramon eta Ramona gazteen rolak. Antzezlana zuzeneko musikaz lagunduta egongo da, bi aktore gazte horien eskutik.
Maite Agerre, antzezlanaren idazlea eta protagonista, euskal antzerki garaikideko pertsona garrantzitsuenetariko bat da. 1960-70eko hamarkadetako artisten belaunaldiakoa da, eta Agerre Teatro taldea sortu zuen 1980an.
Gaur arte, antzerki tadeak hainbat sari bildu izan ditu, Molly Bloom, Los niños no pueden hacer nada por los muertos, Neska politak, artasoro alaiak eta Haur kabareta antzezlanengatik.
ANTZERKIA
Putzuak lehortzen /Secando charcos.
Non. Antzoki Zaharra (Donostia).
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
