Josu Bergara Lemoako Lemoatx mendian
estitxu zabala
Donostia
Josu Bergara bakarlariaren emanaldia izango da gaur, 20:00etan, Lemoako Lemoatx mendian (Bizkaia).
Duela zazpi urte, bakarlari moduan abesten eta kontzertuak ematen hasi zen Bergara. Horrela, iaz, bederatzi abestiz osatutako bere lehen diskoa kaleratu zuen: Karramarroen hiria.Aurten, ordea, bigarren diskoa prestatzen ari da, taldekide berriekin batera: Iratxe Mugire (ahotsa), Jabier Bergara (ahotsa), Roberto Crespo (gitarra), Carlos Markina (baxua), eta Jose Llorech (bateria).Talde berriak pop-rock estiloa du.
Maitasuna, politika eta euskara dira Bergararen abestien hitzetako protagonista nagusiak. Bere lehen diskoan Lauaxetaren poesia bat musikatu zuen abeslariak, eta «bigarren diskoan ere, poesiaren bat musikatzea gustatuko litzaidake», dio Bergarak.
Musika. Josu Bergara bakarlaria. Lekua: Lemoako Lemoatx mendian, San Antolin baselizaren inguruan. Noiz: Gaur, 20:00etan.
Albisterik...
Irakurrienak
Bozkatuenak
Irakurrienak
© Berria.info - Euskal Editorea S.L.
Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929
Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172
