Berria.info

Asteazkena, 2010ko martxoak 17 -

2007-03-17

Borroka arteak Miarritzen

Makila Borrokaren Nazioarteko Txapelketa gaur eta bihar, Miarritzeko Notary gelan

ERREDAKZIOA

Baiona

FAST kirol elkarteak borroka arteen hainbat arlo lantzeko parada ematen du urte osoan Lapurdin, Izan dadin frantziar borroka, pancrase edo muay thaï izeneko kirola. Asteburu honetan, berriz, beroketa soila gainditu eta kirol mota horretako Europako hoberenak nola ari diren erakutsiko du. Alabaina, Makila Borrokaren Nazioarteko Txapelketa lehendabiziko aldiz Euskal Herrian iraganen da. Gaur eta bihar Jaizkibel karrikako Notary izeneko gelan bilduko dira denak. Zaleez gain, kurios ere guztiei irekiak dira egunak. Desafioez gain, Euskal Herriko makilari zenbait ere gonbidatzekoak dituzte, makilarekin nola dantza daitekeen erakusteko gisan.

Makilaren dantza eta borroka konparatzen ahalko dira bide batez. Berez, makila borroka biziki teknikoa da. Gaztainondotik hartu abarra 90 zentimetrokoa dela, aurkaria ezin da non-nahi hunki. Biziki zorrotza izatea eskatzen du.

 


Zer. Nazioarteko Makila Borrokaren Txapelketa

Harremanetarako. F.A.S.T elkartea. Telefonoa: (00 33) 6.70.06.25.80 edo interneteko gunea: www.fast64.net

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929

Telefonoa: 943 304 030 / Faxa: 943 590 172

- www.berria.info

Lege Informazioa

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak:

Eusko Jaurlaritza

Gipuzkoako Foru Aldundia