hondakinak
Ingurumen diputatua botatzeko, EAJk, PSEk eta PPk bat egingo dute Gipuzkoan
Hondakinen plan berria Batzar Nagusietara ez eramatea egotzita, diputatua kentzeko eskatuko diote Martin Garitano ahaldun nagusiari zentsura mozio baten bidez. Egibarrek ohartarazi du mozioa "inflexio puntua" dela. Diputazioak esana du plan berria gobernuarena dela, baina EAJk, PSEk eta PPk esan dute ez dutela inolaz onartuko.
EUSKAL HERRIA
Segi desegin egingo da, tresna gisa amaitu dela iritzita
Ezker abertzaleko gazte antolakundea desegitea erabaki dute, tresna gisa amaituta dagoela uste dutelako. Hala ere, gazteen arazoek hor jarraitzen dutela diote, eta lanean segituko dute. Txomin Catalogne eta Amaia Elixiri Segiko kideekin hitz egin du BERRIAk.
MUNDUA
Militarrak botere legegilearen jabe Egipton
Auzitegi Konstituzionalak parlamentua desegiteko agindu du, eta militarrek hartu dute botere legegilea, hauteskundeen bigarren itzuliaren atarian. Gainera, Mubaraken ministro ohi bati presidente kargurako hautagai izatea baimendu dio. Estatu kolpea izan dela salatu dute Anaia Musulmanek. Irudian, gizon bat protestan, auzitegiaren aurrean.
INGURUMENA
Eskaera Rio+20ari
Planetaren etorkizuna bermatze aldera, neurri eraginkorren eskean.
ESPERIENTZIA GELAK
Hezkuntza
EHUko Esperientzia Gelak, ikasteko grinari erretirorik emateke.